«Ni lamina bat naiz. Xixili izenaz ezagutzen naute antzinatik euskaldunek, nahiz eta beste izen asko izan ditudan betidanik. Munduko bazter askotan egon naiz, eta asko maite ditut zabalera handiko ur distiratsuak. Baita ur sakonean gordetako toki ezkutu guztiak ere. Ia ahaztuak ditut, ordea, hain da luzea nire bizitza.».
Narrazio lirain honetan, Bermeon Xixili izenaz ezagutzen den laminaren istorio asmatua daukagu, pertsonaia mitologiko horren ur azpiko erresuman murgilduko gaituelarik. Hegatsa galdu eta gizaki bihurturik, Xixili arrantzale gazte batez maiteminduko da. Baina liburu honek ez du istorio klasikoaren amaierarik izango.
Sinopsia
Xixili. Hegatsa galdu nuenekoa
Ipuin erromantiko honek Bermeoko lamina mitologikoa du protagonista, eta, lehen pertsonan, bere arrain-buztana eta sirena izaera galdu zitueneko istorioa kontatuko digu. Itsasotik kanpo, maitasun istorio ederra biziko du arrantzale gazte batekin, giza ohituretara egokitzen saiatuko den bitartean.
Egileak sentsibilitate bereziz birsortzen eta gogorarazten du euskal mitologiaren eta mitologia unibertsalaren kontakizun klasiko bat, denbora-ingurune zehaztugabe batean eta fantastikoaren eta errealaren arteko espazio batean, protagonistak ustekabeko aukera bat hartzera eramango duen garapen pertsonal bat bizi duen bitartean.