Bermeoko laminaren ipuin amestua
Xixili.
Hegatsa galdu nuenekoa
«Ni lamina bat naiz. Xixili izenaz ezagutzen naute antzinatik euskaldunek, nahiz eta beste izen asko izan ditudan betidanik. Munduko bazter askotan egon naiz, eta asko maite ditut zabalera handiko ur distiratsuak. Baita ur sakonean gordetako toki ezkutu guztiak ere. Ia ahaztuak ditut, ordea, hain da luzea nire bizitza».
Narrazio lirain honetan, Bermeon Xixili izenaz ezagutzen den laminaren istorio asmatua daukagu, pertsonaia mitologiko horren ur azpiko erresuman murgilduko gaituelarik. Hegatsa galdu eta gizaki bihurturik, Xixili arrantzale gazte batez maiteminduko da. Baina liburu honek ez du istorio klasikoaren amaierarik izango..

Benetazko histoira baten oinarritua
Bizirik dirauena
Nork daki zergatik edo zertarako egiten duten topo bi pertsonek bizitzan. Batzuen ustez, zereginen bat dugu hemen; alegia, esperientziaz hornitzea gure gizaki-itxurako izate aldrebes hau. Guk aukeratzen omen dugu zein bide jarraitu. Gertatzen da, ordea, pertsona batzuek gu aukeratzen gaituztela bidaia-lagun.
1981. urtean Sebastiaanek Amsterdamerako trena hartu zuenean, mutil gazte koskor eta azkarra zen. Han ezagutuko du Len, hirurogei bat urteko ingelesa. Pixkanaka, bien arteko adiskidetasuna handituz joango da, eta Lenek bere lagun gazteari Bigarren Mundu Gerran jasandako krudelkeriak kontatuko dizkio, elkarrekin mostazadun ogitartekoak jaten dituzten artean.
Benetako istorio batean oinarrituta, eleberri labur honek adiskidetasun zintzo baten ibilbide ederra kontatzen digu..
